BrasilIrunen

Gure sekretua

nuestro secreto
LEHENGAIA
Kalitatezko lehengaia lortzeko asmoz, Venezuela, Santo Tomé eta beste leku batzuetako kakao-estalkiak ekartzen ditugu. Horietan oinarrituta, era guztietako bonboiak egiten ditugu: fruta naturalezkoak, espeziaz egindakoak, pattarrezkoak, etab. Hala, goi-mailako produktuak lortzen ditugu.
KALITATEA
50 urteko ibilbide arrakastatsuak bermatzen du Brasilirunen gozotegiaren kalitatea; maisu txokolategile baten eskutik, produktua arte bihurtzen da imajinazioz eta sormenez betetako su eta ontzi artean. Etengabeko ikerketaren eta esperimentazioaren emaitza zaporez eta kolorez betetako produktu-sorta zabala da. Behin horiek dastatuta, ahaztezin bihurtzen dira.
BERRIKUNTZA
Berritzeko kezkak gozogintzan gune garrantzitsutzat jotzen direnetara eraman gaitu, esaterako, Kanada, Paris eta Bordele. I+G siglei "b" gehitu behar zaie, hots, berrikuntza. Horren adierazgarri, 50 urteotan ekoizpenean erabateko aldaketa egin dugu. Azken berrikuntzen artean oliba-oliozko bonboiak eskaintzen ditugu, ronarekin, baita Matcha te berdezko, kokozko eta txokolate zurizko bonboiak ere.
françaisseparadorenglishseparadorcastellano
diseinua BIT&MINA