Dulces caprichos
Dulces Caprichos liburuarekin Koldo Salinas, maisu txokolategile nagusia, sukaldaritzari buruzko literaturan murgildu da lehenengo aldiz. Ehunka errezeten bidez, agerian gelditzen da gozogile honen espiritu kezkatsua; beti apurtu nahi izan ditu gozogintza tradizionalaren moldeak. Produktu onenen defendatzailea izaki, bonboi sinesgaitzak egiten ditu, ?abardura eta arometan aberatsak; baditu, halaber, postre arinak, freskoak, ez oso gozoak eta oso onak kontrasteei dagokienez. Zalantzarik gabe, Dulces Caprichos tentazioa da bai gozozaleentzat bai jatea gustuko dutenentzat.